XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

III TITULUA - LAGAPENAREN HEDADURA

5. Art. Lagapenak.

Planeamendu dokumentu honetan jabari publikora destinaturiko lurrak laga egingo dira.

IV TITULUA

ERAIKITZEKO AHALMENAREN EGIKARITZA

6. Art. Beharkizunak.

Planeamendu agiri honen sektorean ezin izango da eraikuntza obrarik egin, aurrez dagokion urbanizazio proiektua behin betirako onetsi ez bada.

V TITULUA - LIZENTZIAK

7. Art. Loturiko egintzak.

Lurzoruaren Legeko 78. artikuluak eta Hirigintza Disziplinari buruzko Erregelamenduko 1.ak zerrendatutakoez gain, honako hauek daude lizentziari loturik:

a) Eraikinen barne banaketa edo konfigurazioa alda ditzaten obrak, beren erabilera edozein izanik ere.

b) Obra xehe deritzanak, hala nola finka, orube eta lur itxierak; obretan babes hesi edo langak ezartzea; estalki konponketa; eraikuntzaren elementu laguntzaileak instalatzea; letrero, iragarki eta errotuluak ezartzea; eta oro har, eraikinen kanpokaldean exekuta daitezen guztiak.

8. Art. Dokumentazioa.

Indarrean dauden xedapenek kasu bakoitzerako galdatutakoez gain, honako dokumentu hauek erantsi beharko dira:

- Proiektatutako obraren eta ezarri beharreko erabileren ezaugarriak deskribatuko dituen txostena eta iharduketaren hirigintza justifikazioa, interbentzioa indarrean dauden araudi eta planeamenduei egokitzen zaiela arrazoituz.

- Kokaleku-planoa, 1:2.000 gutxieneko eskalan egina, obraren kokagunearen inguru hurbileko topografiko orokor eguneratuaren gainean adierazia, kokagunea eta indarrean dagoen planeamenduaren xehetasun grafikoak adieraziz.

- Partzelaren egungo egoeraren plano topografikoa, 1:500 gutxieneko eskalan egina, sestra-kurbak metroz metro jarririk, partzela osoa eta honen eta hurbileneko bide publikoen artean dauden espazioak bilduz, eta beren azalera adieraziz.

- Eraikuntza proiektua baldin bada, eraikinaren oin eta fatxada guztien planoak, ulertzeko behar diren sekzio guztiekin, 1:100 gutxieneko eskalan eginak.

Akotatuta egon beharko duten plano hauetan, erabilera xehekatuak, banaketa elementuak, oin bakoitzaren azalera eta ordenantzak betetzeari dagokionez aplikagarri zaizkien datu guztiak adieraziko dira.

Aparkaleku erabilerak aurrikusten badira, ibilgailuen kokalekuak eta berauentzako sarrera eta irteera korridoreak seinalatuko dira proiektu planoetan.

- Suteen prebentzio, egokitzapen termiko eta akustikoari buruzko datuak.

- Zerbitzu sareen eta hauek partzelaren alboan dauden azpiegitura orokorrekin dituzten konexioen ezaugarriak.

- Aurrekontu xehekatua, kapitulu, lanbide edo terminologia bakoitza xehekatuz.

- Elkargoaren oneritzia, lege eta erregelamendu orokorrek galdetzen ez dutenean izan ezik.

9. Art. Baldintzatua.

Lizentziek, epeei, proiektuan sartu beharreko aldaketei, urbanizazio osagarriari, lagapenei, estetikari, itxierei, ereintzari, zuhaizteriari eta udal eskuduntzari propio zaizkion beste alderdi batzuri buruzko baldintzak bildu ahal izango dituzte.